Bolumenak zehazki definitzen hasi baino lehen, proposamenaren erabilera ezberdinen arteko erlazioak ondo uztartzeko, hauen bata bestearekiko kokapena definitzen hasi naiz. Hau egiteko, erabilera edo zona bakoitzak behar duen pribatutasun maila, beste espazioekiko izan dezakeen harremana (bisuala edo irisgarritasunaren aldetik) eta behar duen espazio kantitatea kontuan hartu ditut.
Bestalde, erdialdeko gunean, bi bolumenen konexio gisa funtzionatuko duena, plazara hedatzen diren plataforma mailakatuen bidez, etxe irlaren permeabilizazioa lortu nahi izan da, plazarekin lotuz. Plataforma hauek, nolabaiteko transparentzia emango diote multzoari eta bertan erabilera komunak kokatuko dira komunikazio nukleoaren inguruan.
Bi solidoen arteako ezberdinatsun nagusia, bertan artisauen egoteko epea iazngo da. Ezkerreko bolumenean, lehen adierazitakoaren arabera, epe luzerako artisauak koklatuko dira, eskuinaldekoan ordea, epe motzerako geratzeko asmoa dutenak.
erreferentzia bikaina. maketan lan egitea ezinbestekoa da, komentatzen dituzun harremanak bolumenean ikustekoak dira, ebaketa batean gutxiegi dela esango nuke.
ResponderEliminarbeste gai bat lotzeko: programa zatiez osatzen da eraikina; eta osotasuna nola lortzen da? zein da kontestuari egiten zaion irakurketa?