lunes, 12 de noviembre de 2012

Le Panier, auzo artisaua


“… los artesanos y los alfareros han regresado a sus calles para abrir tiendas, comercios, bares, cafeterías y restaurantes.”


Le Panier auzoaren historia laburtzen duen post_ean adierazi nuen bezala, auzoak, lehen izandako izaera berreskuratzen saiatzen ari da. Dena den, Marsellarako bidaian, bertatik ibili ginenean (kaleetatik barrena), artisautzaren kutsu hori ez zen oso nabaria. Artelanak saltzen zituzten komertzio txiki batzuk, Marsellako jakiak eskaintzen zituzten hainbat restaurante eta terraza pintoresko, baina ez, hori ikusita, nik ez nuke esango artisautzarekin harreman estua duen auzoa denik.
 
Hortaz, benetan artisau izaera hori auzoan barrena hedatu dadin, proposatutako proiekturako tokia, erabilera honen ingurukoa izango da eta, bai proposatu beharreko eraikina baita espazio publikoa honekin zerikusia izango dutenez, DETONANTE bezala funtzionatzea da nire helburua.

“… Es necesario buscar un espacio para reactivar un oficio legítimo, arraigado y valioso para la cultura local.”


Aurreko ideia atzean utzi gabe, nire proposamenean kanpotik etorritako zein Marsellako artisau gazteak eta Marsellako pertsona edadetuak elkar biziko dira. Artisau gazteek, etxebizitza, lanerako tokia eta ogibidea ikasteko espazioak (tailerrak, lantegiak, …) beharko dituzte oso prezio baxuan. Nagusiak ordea, haien eguneroko bizitzarako laguntza eta etxebizitza merkea behar izango dute, baina hainbat urte bizi dituztenez, artisautza eta hainbat gaien inguruko “klase” eta “tailerrak” antolatzeko gai izango dira, artisau berrien irakasle bihurtuz eta modu honetan auzoaren izaera berreskuratuz. Trukean, gazteek, pertsona edadetuak lagunduko dituzte eguneroko beharrizanetan. Auzoari dagokionez, artisautzaren inguruko hainbat aktibitate antolatzeko aukera eskainiko da; esposizioak, ume zein nagusientzako tailerrak, hitzaldiak, produktu artesanalen merkatuak,… Le Panier auzoaren esentzia berreskuratuz eta nolabaiteko batasuna emateko esfortzua eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario