“Logelan afaldu daiteke, edo sukaldean sexua eduki. Topikoak saihestu behar dira: eskuinaldean armairu txiki bat, ezkerretara sukaldea, justo egongelarako beirazko ate bikoitzaren aurrean. Jarraiki, gaueko espazioa banatzen duen atetxoa, korridorearen alde batean, armairu estuen ilara bat eta pasilloaren amaieran bi edo hiru logela eta komun txikia. Dena oso konprimituta, oso txikia.”
Jean Nouvel
ZERGAITIK ETXEZ ALDATU ETA EZ ETXEA ALDATU?
ETXE FLEXIBLEA
- Etxe flexiblea; etorkizunerako edozein ekintzara moldagarria (bizitegi funtzioren ezberdina bada ere).
ETXE DIBERTSOA
- Etxe dibertsoa, edozein familia unitate hartzeko gai dena (tamaina ezberdinetako familiak); espazio bera izanda, aukera ezberdinak ematen dituen etxea.
Etxe batek kostatzen duena ikusita, oso zaila egiten du pertsona batek 5, 10 edo 15 urtero etxebizitza berri bat erosi beharra. Beraz, etxe bakar batek, bizilagun baten garai ezberdinen beharrak asetzeko gai izan behar da.
Gainera, gaur egun, etxebizitzetan hainbat ekintza ezberdin aurrera eraman ohi dira. Batzuetan, etxean lan egin behar dugu, edo biltegi bezela erabiltzen dugu, bestetan, aisialdirako espazioa behar dugu. Espazioa, ekintza guzti hauetara eta pertsona ezberdinen bizitzeko behar dituzten beharretara moldatzeko gai izan behar da.



No hay comentarios:
Publicar un comentario