lunes, 26 de noviembre de 2012

Artisautsa, ibilbidean oinarritutako arkitektura

     Le Charité_ko proiektu honetan, auzoko artisau nagusien eta Marsellara etorriko diren artisau berrien elkarbizitza bultzatu nahi izango da. Modu honetan, Le Panier auzoko izaera artisauaren eztanda suposatuko duen gune bat eratuz. Beraz, alde batetik, gure nagusien eta jende gaztearen elkarbizitza bultzatzea izango du helburu proiektuak, eta bestetik, artisautzaren inguruko proiektua izango da.

      Hau garatzeko, ibilbidean oinarritutako arkitektura erabiliko dut, Le Corbusier Promenade architecturen egindakoaren antzera. 
 
 Para Le Corbusier la "Promenade"
-el recorrido, el paseo-
era lo que hacía vivo el espacio
 
 
     Proiektua ibilbide bat izango da, eta ibilbide hau aprobetxatuz, erakusketarako rekorrido ezinhobea lortuko da (La Roche-Jeanneret etxean bezala). Ibilbide hau maila ezberdinetan zabalduko da, era honetan, ikuspegi eta perspektiba ezberdinek sor dezaketen erlazioak (altuerako erlazioak zein erlazio bisualak), guneen izaera pribatu edo publikoa definitzen laguntzeko erabiliz. 
     Altuera ezberdinetako ibilbidea egiteko, eskailerak, arrapalak, eta bestelakoak erabiliko dira, betiere pertsona guztietara moldatuko den arkitektura lortuz (gure nagusiek agian mugitzeko arazoak izango dituzte, beraz hauei irisgarritasun errazeko espazioak eskainiko zaizkie).
      Espazioen izaerari dagokionez, 3 multzo handietan banatzen dira. Alde batetik, etxe irlaren errematearen erdialdean, gune haman-komunak eta komunikazio nukleoa kokatuko litzateke. Zona hau transparente izatea lortuko balitz, etxe irlaren barneko patioa eta Le Charité_ko plaza lotzeko aukera egongo litzateke, etxe irla itxiaren irudia ezabatuz eta arkitektura estanko batetik urrunduz eta proiektu irekiago bat lortuz. Erdialdeko zona honen bi aldeetara logelak, zerbitzu gelak, hainbat tailer, biltegi eta bizitzeko beharrezkoak diren gelak kokatuko dira. Ezkerreko bolumenean, epe luzerako (1-2 urte) egongo diren espazioak egongo dira, beste bolumenean ordea, epe motzak igaroko dituzten pertsonentzat diseinatutako espazioak kokatuko dira (1-2-4 hilabete).

No hay comentarios:

Publicar un comentario