martes, 6 de noviembre de 2012

Proiektu soziala. Auzokidetasuna + elkarbizitza

Oso zaila izango litzateke etxebizitza bakarra, estandarra, guztion beharrei erantzungo lukeena proiektatzea. Bestalde, erabat utopikoa da guztiok gure neurrira egindako etxebizitzak izatea. Espazioa funtzioen arabera aldatu behar da, eta aurrera eramango diren erabiliren arabera diseinatuko da (pribatutasun maila ezberdinak ageri daiteke).
 Proiektu honekin, errealitate ezberdinetako pertsonentzako espazioa bilatzea izango da helburu nagusienetarikoa. Nire kasuan, pertsona edadetuen eta gazteen arteko elkarbizitza sustatuko duen proiektua garatzea izango dut helburu. Gure nagusientzako pentsatutako espazioak, gazteentzako apartamentuekin tartekatuko dira, Le Panier_eko auzokidetasuna eta elkarbizitza bultzatuz.
 
 
Modu honetan, gazteei (etorkinak zein Marsellakoak, artistak zein bisitariak,...), modu ekonomikoan, bertan bizitzeko aukera eskainiko zaie, euren proposamenak eta negozioak aurrera eramateko aukera emanez. Gainera, auzoko pertsona nagusiei, eguneroko laguntza jasotzeko bidea izango dute. 

Dena den, honetarako aurretik aipatutako FLEXIBILITATEA behar-beharrezkoa topatzen da. Hortaz, zer da flexibilitatea?

Flexibilitatea, arkitektonikoki beharrezkoak diren espazio eta bigarren mailako elementu banatzaileen arteko trama modulatua da. Fluidotasuna lortzeko, espazio jarraiaren eta konpartimentatuaren arteko oreka lortu behar da, pribatuaren eta publikoaren arteko oreka.
 
 
Hau ikusita, flexibilitate hau emango duten eskema desberdinak bilatu eta hauen analisia egitea izango litzateke hurrengo pausua. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario