Behin programak izango dituen erabilera nagusiak definituta, bertan sortu nahi ditudan erlazioen inguruan lanean hasi beharra dago. PUBLIKO – PRIBATU harremanaren tratamenduaren arabera, pribatutasun ezberdineko espazioak sortzeko aukera eta beharra dagoela ikusten dut. Harreman hau era ezberdinetan lortu daiteke:
- Bolumetrikoa
- Bisuala
- …
- Bisuala
- …
Bolumen ezberdinen eraketak (altuera ezberdinak, kota aldaketak, material aldaketak, norabide aldaketak), pribatutasun ezberdinetako espazioak irakurtzera lagun dezake. Hau da, bolumen ezberdinen intersekzioak, pribatutasun aldaketa horiek bereizteko bide bat izan daitezkela ulertzen dut.
Baina guzti hau erlazio bisualak sor ditzakeen harremanarekin lotzean, multzo osoa aberasten da. Beraz, proiektuaren bolumetria finkatzen hasterako orduan, erabilerak txertatzeaz gain, hauen arteko erlazioa potentziatuko duten elementuak eta formen erabilerak, kontuan hartzeko aspektuak izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario