miércoles, 14 de noviembre de 2012

Karrera amaierako proiektuen inguruan

     Astelehenean, arratsaldez, eskolako behe solairuan esposatuta dauden Karrera Amaierako Proiektuak aztertzeko denbora izan genuen. Hau egiteko aukera daukagun bakoitzean, eskolara lehenengo aldiz sartu nintzeneko irudia datorkit burura; 18 urte nituen, Autocad edo Photoshopen inguruko ideiarik ez, eta pasilloan esposatutako lamina hurak artelan batzuk balira bezala ikusten nituen. Orain, lau urte eta gero, lamina hauen sekretua hurbilago ikusten dut. Dena den, asteleheneko miaketaren ondoren, konturatu naiz badaudela hainbat aspektu oraindik lantzear ditudala.
 
     Alde batetik, proiektuak azaltzerako orduan, testu asko erabiltzera propentsoa naiz. Gustatuko litzaidake, testueta esaten dudana grafikoki adieratu ahal izatea, baina momentuz, hori landu behar dudan aspektua da.

     Bestetik, panelaren ordena. Ikusitakoaren arabera, laminak duen barne ordena oso garrantzitsua da. Proiektua lehenego begirada batean ulertzera eraman zaitzake, edo kontran, buruan nahaste-borraste bat sortzera. Oraindik denbora eman behar diodan gai garrantzitsu bat da nire ustez.

     Azkenik, materiak tekniko eta grafikoaren arteko oreka oraindik aurkitu ez dudalaren sentsazioa daukat Karrera Amaierako Proiektu hauek ikusita. Batzuetan, ondo landutako irudi bakar batek, hamarka planok eman dezaketen baino informazio gehiago ematen du.
    Hauek izan dira hortaz atera ditudan konklusio nagusiak. Beraz, denborarik galdu gabe, has gaitezen lanean!

No hay comentarios:

Publicar un comentario