sábado, 1 de diciembre de 2012

Hibridoa edo kondentsadore soziala?

     Proiektu honen oinarria deskribatzeko, A+T/Hybrids_ek argitaratutako testu bat erabiliko dut azalpen gisa. Bertan, eraikin hibrido eta kondentsadore sozialen arteko ezberdintasunak aipatzen dira, baita hauen inguruko hainbat hausnarketa ere.


Osasun zentroa eta etxebizitzak konbinatzen dituen
eraikin hibridoa (Frantzia)/ Hamonic + Masson
Eraikin HIBRIDOAK:
     - Erabilera anitzen konbinaketa
     - Ekimen ezberdinak
     - Erabilera publiko zein pribatua

 KONDENTSADORE SOZIALAK:
     - Funtsean, etxebizitzetako eraikinak, osagarri gisa zerbitzu programa bat dutenak.
     - Inguruarekiko harreman zuzenik ez.
     - Zerbitzuak, etxebizitza blokearen bizilagunentzako erabilera exklusiboa.

This_is_Hybrid

     Kondentsadore soziala, URSSen sortutako eraikin tipo bat da, garaiko etxebizitzaren beharrera erantzun bat emateko. Eraikin tipo honetan, komunitateak behar izango lituzken erabilera guztiak konbinatzen ziren. Dena den, erabilera hauek, eraikinaren bizilagunentzako soilik planteatzen ziren, eraikina nolabai autosufizientea bilakatuz eta ingurutik isolatuz.

      Eraikin hibridoa ordea, baldintza oso desberdinetan sortutako eraikin tipoa da. Zoruaren liberalizazioak, altueran haztera behartzen gaitu, hainbat erabilera elkartzera behartuz (proiektuak errentagarriagoak suertatzeko). Eraikin hibrido hauetan espazio publikoak eta pribatuak bahasten dira auzoaren dinamizazioa bultzatuz eta inguruarekin harreman estuak finkatuz.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario