lunes, 8 de octubre de 2012
Itsasoa energi iturri bezala
- Energia undimotriza: Olatuek sortutako energia (oso aldakorra da, baina oso emaitza onak eskaini ditu bai kostan (lehenengo belaunaldiko prototipoak; dikeak, ronpeolak,…), sokonera txikiko zonaldeetan (bigarren belaunaldiko prototipoak), baita sakonera handiko uretan ere (hirugarren belaunaldiko prototipoak, 100m baino gehiago hondoratzen direnak. Dena den, mota honen funtzio ezberdinak beteko luketen eredu flotagarriak ere badaude).
- Energia maremotriza: Mareek sortutako energia (energia mota hau ekonomikoki biablea izango da baldin eta marea aldaketak sortutako desnibela 5 metro ingurukoa bada).
- Itsas korronteek sortutako energia (urperatutako rotore batek, korronteek sortutako abiadura aprobetxatzen du energia sortzeko. Energia hau biablea izan dadin, 1 eta 3m/s inguruko abiadura minimoa beharrezkoa litzateke).
- Gradiente termikoko teknologiak: gainazaleko uraren eta sakoneko uraren arteko tenperatura aldaketa aprobetxatzeko gai dira (teknologia hau ekonomikoki biablea izan dadin, 20ºC ko tenperatura aldaketa minimoa beharrezkoa da. Hau jakinda, eta mediterranear itsasoak duen tenperatura epela kontuan hartuta, energia mota hau aurrera eramateko toki egokia dela esan genezake).
- Energia urdina (presio osmotikoko teknologiak): Ur geza eta gaziaren arteko presio ezberdintasuna aprobetxatuz, energia bihurtzeko gai dira.
- Gradiente salinoa: itsasoko ur gazian aurkitzen den gazi kontzentrazioaren eta ibaietako ur gezaren gazi kontzentrazio ezberdintasuna aprobetxatuz lortutako energia da. Badirudi ur geza ur gaziarekin nahastean,aprobetxa litekeen energia askatze bat ematen da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario