“Itsasoko aulki” hau, ozeanoetan bildutako plastikoz eginda dago. Swine estudioak, itsasoetatik dabiltzan hondakin plastikoak jasoz, prototipo honen antzerako altzariak egiteko proposamena egin dute.
Estatu Batuen arabera, munduko ozeanoetan 100 milioi tona plastiko inguru dago. Izan ere, gaur egungo gizartearen plastikoaren erabilera ikusita, itsasoetako plastiko kantitate hau gora egingo du urteak aurrera egin ahala. Plastiko honen bilketarekin egindako taburete hau, ez da bakarrik altzari pieza baten proiektua, baizik eta birziklatzearen aldeko eta ingurugiroaren aldeko manifestu bat ere.
“Itsasoko aulki” honen ideia, Milaneko feria ekologikoan aurkeztu izan da 2012. urtean oso harrera ona jasoz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario