miércoles, 31 de octubre de 2012

Abiarioa, garabiarekin jolasten

     Abiarioaren barnean ambiente ezberdinak sartzeko nahiean, garabia definitutako eremuaren ondoan dagoen maldarekin lotzea kontsideratu genuen.



     Baina, arazo bat suertatu zitzigun. Garabiaren neurriak direla eta, garabia ez da maldaraino heltzen. Motz geratzen zitzaigun.
 
     Nola solbatu distantzia arazo hau? Agian garabia etzan zitekeen?
 


   Behin garabia etzanda, pertsonentzako erabilgarriak izango litzatekeen solairuak, orain diagonalak diren planoak izango litzateke, garabiaren barne funtzionamendua guztiz berplantatzeko aukera aurkeztuz.


jueves, 25 de octubre de 2012

Birds, cranes, sculpture and architecture

Txorientzako etxearen bila. Marsellari erreferentzia berri bat eskainiz.


Garabiaren egitura proeiktuaren bihotz bilakatu.


Garabia, eskultura bilakatu. Proiektua honen inguruan antolatuz.




Egituraren inguruan antolatutako txorientzako etxearen bila.
Has gaitezen!

miércoles, 17 de octubre de 2012

Calder_en magia

     Figurak minimora eramanez, zirkoaren esentzia galdu gabe. Eskeletoa baino ez utziz Calder_ek zirkoaren magia berreskuratzen du.
 
 
 
     Azala eta egitura. Txoritokiaren proiektuan ere, eraikuntzak bera baino, bertan pasatzen denak hartuko du nagusitasuna. Calder_ek lortutako magia hau bertan isladatza posiblea izango litzateteke? Proba egin dezagun!!

martes, 16 de octubre de 2012

Marseille dans la mer_Ekologia eta etorkizunaren inguruko exposaketa pabilioia

     Marsella, mediterraneo itsasotik jaiota, lurra eta itsasoaren arteko konbinaketa bat da. Marsella 2013, hiri kulturala programaren gai nagusia Mediterraneoa da_ Mediterraneo aldeko herrien arteko elkarrizketa eta hegoaldearen elkarbanaketa. Dena den, behin programa sakonean aztertuta, esan beharra dago ez dagoela itsasoarekin lotura estua duen proposamenik. Mediterranear itsasoaren inguruko erakusketak, Mediterranear artisten esposizioak, … baina denak barnealdean. Lurrean. Beraz, zergatik ez bultzatu Mediterraneoa bera?
 

      Arkitektura flotagarria proposatzen da, Marsella duen itsasoarekiko erlazio historikoa azpimarratuz. 6 bolumenek, Marsellako kostatik ibilbide bat osatuko dute, kai zaharraren sarreran dauden aduanetatik hasita eta Marsellako portu berrian bukatuz. (Marsella 2013 hiri kulturalerako egin berri diren eraikin guztiak kokatzen diren tokian hain zuzen ere).

     6 plataformaz osatutako proposamen honek bi aukera eskaintzen ditu. Alde batetik, plataformak bakarka (indibidualki) kokatzeko aukera dago, lehen aipatutakoaren arabera, Marsellako itsasotik gai ezberdinen inguruko ur ibilbide bat eratuz. Bestalde, 6 hexagonoak batzeko aukera dago, Marseillako kai zaharraren berrirakurketa izango litzakeen “ur plaza” baten inguruko ibilbide itxi bat sortuz (pieza bakoitzean landutako gaiak haien artean dute erlazioa, bakoitza, besteen osagarri bezala ulertuz eta modu honetan esposaketa guztia bateratuz).
 
 
     Pabilioiaren kanpo itxura, era abstraktuan bada ere, belero baten irudia ekartzen digu burura. Belako itsasontziak izan ziren protagonistak Marsellako kai zaharraren goieneko urteetan. 15 metroko masta, uretik altxatzen da haize oihal tradizionalen antza imitatzen duten sokazko sare egitura batekin, belaontzi zahar baten imajina gogoratuz.

      Testuinguru historikoaz gain, historian zehar, belaontziak unitate isolatu eta autosufizienteak izan dira. Kaitik irtetean, denbora epe luzeak ematen zituzten urez inguratuta, hortaz bere beharrizan guztiak asetzeko beharrezko zutena itsasontziak berak eskaini behar zuen. Modu honetan, paradigamtikoki, etorkizuneko arkitektura batek jasangarria eta autosufizientea izateko bete beharreko baldintzak aurkezten dituen pabiloia proposatzen da.

 
     Esposaketa pabilioi bat denez, barne zirkulazioak eta honek sortutako perspektibek garrantzi handia hartuko dute. Oinarriaren geometria erregularrari jarraiki (hexagonoa), teselazioa hexagonalean oinarritutako distribuzioa egiten da. Altuera ezberdineko banatzaileen bidez (bankuak, panelak, …), zirkulazio jarraia lortzen da, erdigunean kokatutako eskailera baten inguruan antolatutakoa. Oskolaren euskarrien inguruan, sokez eratutako banatzaileak ezartzen dira, argia pasatzeaz usteaz gain, espozizioaren panelak eskegitzeko balioko dutenak. Oskola zulatzen den aldeetan (sarrerak ahalbidetzen dutenak), banku jarrai batzuk proiektatzen dira, altuera baxuko banatzaileak izanik erdialderako bista oztopatu barik. Modu honetan, pabilioiaren erdigunea nabarmenduko da eskailera besarkatzen duten 3 ur laminei garrantzia emanez, pabilioiaren gai nagusienetariko bat sinbolizatuz.


     Ekologia eta etorkizunaren inguruko pabilioi honen eraikuntzarako, material biodegradableak erabiltzea erabaki da. Frantziar provenzatik ekarritako pinuzko zura eta soka izango dira protagonistak.

     Material biodegradableak izateaz gain beste aukera interesgarriago bat eskaintzen da; pabilioiak dituen dimentsioengatik, zurezko egitura hau berrerabilgarria izan litzateke antzeko tamaina duten proiektuentzako (etxebizitza txikiak,…)

      Pabilioiak kai zaharraren gainazaleko ura filtratzeko sistema bat izango du modu honetan iraganean kutsatutako ura garbituz, etrokizunerako inguru egokiago bat lortuz. Ura garbitzeaz gain, itsas-herrientzako ur potabilizatze sistema bat proposatzen da. Depurazio sistemak, ur garbia kaian isuritako olioetaz banatuko du. Filtratze sistemak ordea, gainazaleko plastikoak biltzeaz arduratuko da, plastiko hauek altzarietan edo antzerako elementuetan bilakatuz (*). Prozesu hau, pabilioiaren barnealdetik ikusgai egongo da, prozesuan zehar lortutako ur lagin ezberdinak konparatzeko aukera eskainiz. 

      Flitratze sistemas gain, euri uren bilketa egiteko aukera bat proposatzen da, estalkiko haize oihalen elkargunean lortutako “aran” forma aprobetxatuz.

     Amaitzeko, ekologia eta etorkizunaren inguruko pabilioi bidegradable honetan, gaur egun ikertzen ari diren energia berriztagarriek (energia mareomotriza, energia eolikoa,…) etorkizuenan ekar zezaketen onuren inguruko material audiobisuala eskaini ahal zen.


*Ikusi Itsas plastiko berrerabilia sarrera.

sábado, 13 de octubre de 2012

Itsas-plastiko berrerabilia


     “Itsasoko aulki” hau, ozeanoetan bildutako plastikoz eginda dago. Swine estudioak, itsasoetatik dabiltzan hondakin plastikoak jasoz, prototipo honen antzerako altzariak egiteko proposamena egin dute.

      Estatu Batuen arabera, munduko ozeanoetan 100 milioi tona plastiko inguru dago. Izan ere, gaur egungo gizartearen plastikoaren erabilera ikusita, itsasoetako plastiko kantitate hau gora egingo du urteak aurrera egin ahala. Plastiko honen bilketarekin egindako taburete hau, ez da bakarrik altzari pieza baten proiektua, baizik eta birziklatzearen aldeko eta ingurugiroaren aldeko manifestu bat ere. 


      “Itsasoko aulki” honen ideia, Milaneko feria ekologikoan aurkeztu izan da 2012. urtean oso harrera ona jasoz.


jueves, 11 de octubre de 2012

Energiarantz, arkitekturaren bidea.

     Gero eta gehiago, "etorkizun gertu" bateko arkitektura autosufizientean pentsatzen jartzen dizkiegu gure proeiktuei baldintzak. Baina, nola barneratu energia sorrera hori gure arkitekturan? Beste modu batean esanda; Nola bilakatu energia arkitektura?


Energia eolikoa arte bilakatuz...

     En la competición Land Art Generator ha surgido una idea de lo más innovadora en el mundo de la energía eólica. Se llama Windstalk, que consiste en colectar la energía del viento no con turbinas, ni hélices de ningún tipo, sino con tallos. Unas estructuras tubulares de fibra de carbono que llegan a una altura de 55 metros, pero con apenas 30 centímetros de grosor en su base, que se van afinando hasta llegar a los seis centímetros en la parte más alta.
 


    La inspiración para este invento provino de cómo el viento afecta a los campos de trigo. Adentro de estos tallos hay capas de electrodos alternadas con discos de material piezoeléctrico, unos materiales que, al ser sometidos a tensiones, generan cargas eléctricas. Así, cuando el viento agita estos tallos generan electricidad, incluso con una brisa leve. En la base está el generador que capta la energía del movimiento del tallo y la convierte en electricidad mediante unos cilindros de amortiguación. Según cuentan los autores del diseño, este tipo de parque podría llegar a generar igual cantidad de energía que un parque con aerogeneradores convencionales.

    Pero la competición tiene como fin generar ideas que no sólo sean innovadoras en tecnología sino que sean bellas a la vista, que sean una obra de arte. Lo interesante es que no sólo estarían generando electricidad, sino que la idea es que sea un parque con todas las letras, con plantas silvestres creciendo entre los tallos. Incluso otra decoración son las lámparas LED que tienen en lo alto de los tallos, que se iluminan con mayor o menor intensidad de acuerdo a la potencia del viento.
 
 
Energia fotoboltaikoarekin adibide batzuk:

 


lunes, 8 de octubre de 2012

Itsasoa energi iturri bezala


- Energia undimotriza: Olatuek sortutako energia (oso aldakorra da, baina oso emaitza onak eskaini ditu bai kostan (lehenengo belaunaldiko prototipoak; dikeak, ronpeolak,…), sokonera txikiko zonaldeetan (bigarren belaunaldiko prototipoak), baita sakonera handiko uretan ere (hirugarren belaunaldiko prototipoak, 100m baino gehiago hondoratzen direnak. Dena den, mota honen funtzio ezberdinak beteko luketen eredu flotagarriak ere badaude).


- Energia maremotriza: Mareek sortutako energia (energia mota hau ekonomikoki biablea izango da baldin eta marea aldaketak sortutako desnibela 5 metro ingurukoa bada).


- Itsas korronteek sortutako energia (urperatutako rotore batek, korronteek sortutako abiadura aprobetxatzen du energia sortzeko. Energia hau biablea izan dadin, 1 eta 3m/s inguruko abiadura minimoa beharrezkoa litzateke).


- Gradiente termikoko teknologiak: gainazaleko uraren eta sakoneko uraren arteko tenperatura aldaketa aprobetxatzeko gai dira (teknologia hau ekonomikoki biablea izan dadin, 20ºC ko tenperatura aldaketa minimoa beharrezkoa da. Hau jakinda, eta mediterranear itsasoak duen tenperatura epela kontuan hartuta, energia mota hau aurrera eramateko toki egokia dela esan genezake).


- Energia urdina (presio osmotikoko teknologiak): Ur geza eta gaziaren arteko presio ezberdintasuna aprobetxatuz, energia bihurtzeko gai dira.


- Gradiente salinoa: itsasoko ur gazian aurkitzen den gazi kontzentrazioaren eta ibaietako ur gezaren gazi kontzentrazio ezberdintasuna aprobetxatuz lortutako energia da. Badirudi ur geza ur gaziarekin nahastean,aprobetxa litekeen energia askatze bat ematen da.

domingo, 7 de octubre de 2012

La era dorada de la marina mediterránea

    
      Historian zehar, belaontziak unitate isolatu eta autosufizienteak izan dira. Kaitik irtetean, denbora epe luzeak ematen zituzten urez inguratuta, hortaz bere beharrizan guztiak asetzeko beharrezko zutena itsasontziak berak eskaini behar zuen. Modu honetan, paradigamtikoki, etorkizuneko arkitektura batek jasangarria eta autosufizientea izateko bete beharreko baldintzak aurkezten dituen pabiloia proposatzen da.


martes, 2 de octubre de 2012

Proiektuaren abstrakzioa

Mediterraneoa begira. Itsasoa. Itsasontzien mastilak. Noizbehinka olatu txiki bat.






Marsellaren iragana eta etorkizunaren arteko harremana. Imagina dezagun: 2031. Possible Mediterranean futures.

"Let us stop for a moment to think differently about the future and prepare today for what will be tomorrow. The future should not be left to fate — it is up to us to build it."
 
Régis Sauder
 


Etorkizuna hobetzeko, eman diezaiogun Mediterraneo itsasoari merezi duen garrantzia... Aprobetxa dezagun bere energia.