lunes, 29 de abril de 2013

Berdearen arkitektura

Gaur egun, Marsella osatzen duen “pastilla” honetan, lau unitate oso desberdin bereizten dira. Alde batetik, Rue de la Corderie kale nagusia. 20 metro inguruko kota ezberdintasunarekin, goikaldean hiri eskalako berdegune bat kokatzen da zeinen akzezuak oso puntualak diren, anekdotikoak ia ia. Bi espazio hauen artean, erabilerarik gabeko zulo izaerako espazio residual bat geratzen da. Azkenik, bai zuloa, baita atzeko berdegunea ezkutatuz, __m luzera duen eraikin multifuntzionala kokatzen da. Eraikin hau, pantaila bat balitz bezala, kalearen fatxadaren izaera definitzen du. Gaur egungo fatxada errepikagarri eta opakoak kaleko irudia monotono bilakatzen du, hemendik paseatzea aspergarri bilakatuz.


Helburua:

Proiektu honen bidez, pastilla hau osotasunean irakurtzea bilatuko da, hiri eskalako espazio publiko erakargarri eta erabilgarri bat lortzeko. Tokiaren izaera aztertuz, honek duen malda izaera aprobetxatuko da anfiteatro itxura izango duen espazio publikoa lortuz.


Hiri moldakorra, prozesua: 

Eskala handiko proiektua dela kontsideratuz, hau eraiki bitarteko prozesuan erabilgarri izateak, momentuko beharretara moldatzeko aukera eskainiko du. Moldagarritasun honek beste bide batzuk bilatzeko aukera eskaintzen du azken momenturarte. 

Lehenengo fasean, bilatutako permeabilitatea lortzeko, eraikinen egitura aprobetxatuz, itxitura berriak planteatzen dira. Honez gain, bi eraikinak fusionatuko dira, barne eta kanpo espazioen muga ezabatuz eta modu honetan izaera publikoko eraikina eta espazio publikoa unitate bakarra bezala ulertuz. 

Anfiteatro izaerako espazio publikoa, goiko berdegunetik hedatzen hasiko da, gaur egun zuloan txertatutako eraikinaren estalkiarekin bat egin arte. Tarteko fase hau irauten duen bitartean, estalki hau espazio publiko gisa funtzionatuko du eta goitik beherako komunikazioak eraikinen komunikazio nukleoetatik bermatuta geratuko da. 


Azkenengo emaitza 

Gaur egun proiektu honi aurreikusi diodan amaierako irudia, anfiteatro izaerako, maldara moldatzen den espazio publikoa da. Diseinu honetarako, espazio publikoaren funtzionamendu egokirako dimentsioak, eguzkitzapena eta tokiko ezaugarri topografikoak hartu dira kontuan. Honekin, goiko berdegunearen eta Rue de la Corderie kalearen arteko lotura jarraitua eta fluidoa izatea lortu nahi da, naturaz baliatuz. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario