lunes, 29 de abril de 2013

Berdearen arkitektura

Gaur egun, Marsella osatzen duen “pastilla” honetan, lau unitate oso desberdin bereizten dira. Alde batetik, Rue de la Corderie kale nagusia. 20 metro inguruko kota ezberdintasunarekin, goikaldean hiri eskalako berdegune bat kokatzen da zeinen akzezuak oso puntualak diren, anekdotikoak ia ia. Bi espazio hauen artean, erabilerarik gabeko zulo izaerako espazio residual bat geratzen da. Azkenik, bai zuloa, baita atzeko berdegunea ezkutatuz, __m luzera duen eraikin multifuntzionala kokatzen da. Eraikin hau, pantaila bat balitz bezala, kalearen fatxadaren izaera definitzen du. Gaur egungo fatxada errepikagarri eta opakoak kaleko irudia monotono bilakatzen du, hemendik paseatzea aspergarri bilakatuz.


Helburua:

Proiektu honen bidez, pastilla hau osotasunean irakurtzea bilatuko da, hiri eskalako espazio publiko erakargarri eta erabilgarri bat lortzeko. Tokiaren izaera aztertuz, honek duen malda izaera aprobetxatuko da anfiteatro itxura izango duen espazio publikoa lortuz.


Hiri moldakorra, prozesua: 

Eskala handiko proiektua dela kontsideratuz, hau eraiki bitarteko prozesuan erabilgarri izateak, momentuko beharretara moldatzeko aukera eskainiko du. Moldagarritasun honek beste bide batzuk bilatzeko aukera eskaintzen du azken momenturarte. 

Lehenengo fasean, bilatutako permeabilitatea lortzeko, eraikinen egitura aprobetxatuz, itxitura berriak planteatzen dira. Honez gain, bi eraikinak fusionatuko dira, barne eta kanpo espazioen muga ezabatuz eta modu honetan izaera publikoko eraikina eta espazio publikoa unitate bakarra bezala ulertuz. 

Anfiteatro izaerako espazio publikoa, goiko berdegunetik hedatzen hasiko da, gaur egun zuloan txertatutako eraikinaren estalkiarekin bat egin arte. Tarteko fase hau irauten duen bitartean, estalki hau espazio publiko gisa funtzionatuko du eta goitik beherako komunikazioak eraikinen komunikazio nukleoetatik bermatuta geratuko da. 


Azkenengo emaitza 

Gaur egun proiektu honi aurreikusi diodan amaierako irudia, anfiteatro izaerako, maldara moldatzen den espazio publikoa da. Diseinu honetarako, espazio publikoaren funtzionamendu egokirako dimentsioak, eguzkitzapena eta tokiko ezaugarri topografikoak hartu dira kontuan. Honekin, goiko berdegunearen eta Rue de la Corderie kalearen arteko lotura jarraitua eta fluidoa izatea lortu nahi da, naturaz baliatuz. 


martes, 16 de abril de 2013

Dans ma Rue



     Rue des Lices-en proposatzen den proiektua bertako biztanleengandik sorturikoa da. Auzokideen parte-hartzetik auzo mailako proiektu moldakor eta bizi bat egitea da helburua kaleak duen nortasuna mantenduz.

Proiektua egiteko beraz, auzokideek eskura dituzten material eta elementuak erabili dira era sinple batean kaleari bizitasuna emanez. Kaleko fatxada eta harresia oinarritzat hartuz elementu koloredunez jositako sare bat sortuko da.  
Horrela auzolan honekin Marsella moduko hiri handi batean ematen ez diren auzokideeen harremanak indartzea bilatzen da.




     Gaur esnatu bezain pronto, leihotikan begira eta, nire kalea, jaiegun bat izango balitz bezala, kolorez betea itzartu dela ikusi dut. Kolore guztietako puxikak, argiak, musika eta apaingarriak zeuden. Kaletik paseatzen zuen jendeak ez zion besteetan bezala, etxe aurreko harresiari arreta prestatzen. Gaur, zeruko fatxada zen protagonista. Jendeak gorantz begiratzen zuen, hara eta hona, kale luzera osoan zehar eskegitako kolore tantei erreparatuz…



     Gaur nire kalea, auzoko liburutegia balitz bezala, liburuz bete da. Goizean-goiz, aitite kalera jaitsi da egunkaria irakurtzera eta oraindik hor dabil, kale erdian, egunkariko berrietan murgilduta. Bere ondoan, Pierre jauna, “Las ciudades invisibles” liburua irakurtzen dabil. Orain, isiltasuna da nagusi. Dozenaka liburuk, egunkarik eta eserlekuk eskegitzen dute kaleko sabaitik.




     Kanpoan musika. Musika, ahotsak eta barreak. Gaur leihotik begiratzean, nire kalea musika areto bat balitz bezala, piano bat, danborrak, txirulak, gitarrak eta mota eta tamaina guztietako instrumentuz bete da. Musikak auzoko jendeaz gain, inguruko bizilagun guztiak erakarri ditu. Talde txikiak zein izugarriak pilatzen dira hainbat kontzertu inprobisatuen inguruan. Edade guztietako jendea dago. Marsellako biztanleak zein turistak desberdin ditzaket leihotik. Hor behean,denak batera, keinu irribarretsuarekin …


Gaur nire kalean...








sábado, 13 de abril de 2013

Estrategia garatuz

Betegarriaren eztanda, transparentzia bermatzeko...
Azpiegiturak mantenduz, Marsellara zabalduko den espazio berria sortzeko asmoarekin, pantaila gisa funtzionatzen duen eraikin multifuntzionala berplanteatuko da. Eraikin hau pieza klabea izango da Rue de la Corderieko ardatz nagusia eta gaur egungo hutsunean sortuko den hiri eskalako espazio publikoaren arteko lotura lortzean.
 

sábado, 16 de marzo de 2013

Hirigintzaren etorkizunaz


                Nolakoa litzake etorkizuneko hiria? Are gehiago, etorkizuneko beharretara moldagarria izango den hiria proiektatzeko gai gara?
Proiektu honek, gaur egun hiriak egiteko sistema zaharkitua zalantzan jartzera bideratu nau. Gaur egun, oraindik ere, etorkizunerako ikuspegiak baino, iraganeko esperientziak erabiltzen ditugu hiriak proiektatzeko. Noski, hau ez dugu honela saltzen. Hiri jasangarriak, arkitektura flexiblea eta gaur egungo gizartera moldatzen den arkitekturaren etiketarekin saltzen dugu benetan iraganetik oinordetutako sistema berdina.

                Baina nahiz eta hitz politekin mozorrotu, hiri zurrunak eraikitzen jarraitzen dugu, etorkizuneko beharrak aurreikusi direla azalduz, baina honen ondorioak aztertu gabe. Askotan proposamen esperimentalak ikusi ditugu, batzutan utopikoak, batzutan irrealak.

                Benetan etorkizuna aurreikusten denbora pasatzea, hobbie bezala interesgarria izan daiteke, baina benetan ezin dezakegu etorkizuna planeatu. Ez gara ziur egongo etorkizuneko beharretaz, eta estatistiketan oinarritu arren, estatistikak azken finean ez dira hori baino ez, estatistikak eta ez dira zertan bete behar.

                Hortaz, logikoena, “gure betirako” izango diren plangintzak baino, aldaketak era errezean onartuko duten proposamenak izango lirateke egokiak. Zurruntasunetik urrunduz, hiri flexiblearen bila egon beharko ginateke. Egin ditzagun gaur eguneko hiria, baina utzi ditzagun etorkizunean gaur egiten ari garena aldatzeko aukera.

                Proposamen berri honekin, egiten dugunaren iraupenaren kontzeptua aldatzera behartuta gaude. Ez ditugu betirako plangintzak egingo, baina iraupen bat izango dute. Zeren arabera finkatuko dugu? Agian erabileraren araberako izan beharko litzateke, edo zergaitik ez, iraupenaren kontzeptua ere, denbora pasa ahala, moldagarria.

                Jasangarritasunaren aldetik, lurzorua ahal bezain beste errespetatzea izango litzateke optimoena. Dena den, lasai!, gaur egungo hiriak bertan utziko ditugu, baina saiatuko gara hemendik aurrera eraikiko dena umeentzako LEGOko eraikuntzak balira bezala, hiri zati moldagarriak bilakatzen. Honela proiektatzea da nire proposamena. Modu honetan, pieza estandar batzuekin etxebizitzak zein eraikin publikoak egingo dira, baina modulo berdinak, plazak edo berdeguneak antolatzeko gai izan beharko dira. Modu honetan, unean-une, beharrizanetara moldatuko den hiri moldagarria lortuko da. Eta galdera: nolakoak izan behar dute modulo hauek? Agian eredu bat baino gehiago egon behar da? Azpiegitura bat beharko dute? Norarte izan daiteke moldagarria hiri berri hau?

                Hiri moldakor honen ideia garatzeko, herritarren parte-hartzea kontuan hartuko dela suposatzen da, haiek baitira inguruko beharrak hobekien ezagutzen dutenak. Modu honetan, arkitektoen lana, beste arloetako jendearekin konbinatuz, ikuspuntua zabalagoa izango da eta beraz, huts egiteko aukerak, txikiagoak. 

Aintzane Revilla

miércoles, 13 de marzo de 2013

Tokyo; Ideia txikien magia


     Harrigarria da Tokyo_ren eredua. Azken hamarkadetan, bere demografia hainbat bider biderkatu den hirian, espazioaren falta da gaur egungo arazorik handiena. 

     Bertako arkitektoak, espazio falta honetara mordatu dira, proiektu txikiekin, ingurua ulertzeko nahiarekin...

lunes, 4 de marzo de 2013

Question of land

Hiri hazkuntzarako baino, aldaketak jasateko gai izango den hiri proiektua proposatzen da. Gaur egun egiten diren epe luzerako plan itxien aurka, espazioen birziklapena sustatzea dugu helburu. Nahiz eta estatistikak egon etorkizunean zer beharko den jakiteko, ez dira nahikoak, beraz, inguruko beharrak aztertuta, bertako jendearen parte-hartzearekin aurrera eramango den proiektua planteatzen dugu, modu honetan tokian tokiko gaur egungo betebeharrak asetzeko erabilerak planteatuko dira, ez gehiago, ez gutxiago ere. Armonia honekin inguruko jasangarritasuna bermatuko da. Etorkizunean erabilera, espazio hauek aldatzeko gai izan beharko dira.


Nahiz eta Marsellako espazio berde handienean aritu, ezin genezake ziurtatu espazio publiko nagusia denik. Berdegunerako sarrerak oso puntualak, ia akzidentalak direnez, espazioak ez dauka behar izango lukeen harremana inguruarekin. Espazio hau berpizteko ezinbesteko ikusten dugu fluxuen bideen birplanteamendua eta hauen indartzea. Honekin batera komenigarria litzateke diagrametan azaldutako inguruko bi ardatz nagusien haustura konpontzea.


Estrategiari dagokionez, pareta hiriaren zati horizontal bezala erabiltzea proposatzen dugu. Horizontalean egon daitezkeen zirkulazio eta mugimenduak ahalbidetzea dugu helburu. Horretarako, eskailera eta arrapalak erabiliko dira.