martes, 26 de marzo de 2013
sábado, 16 de marzo de 2013
Hirigintzaren etorkizunaz
Nolakoa litzake etorkizuneko hiria? Are gehiago,
etorkizuneko beharretara moldagarria izango den hiria proiektatzeko gai gara?
Proiektu honek, gaur egun
hiriak egiteko sistema zaharkitua zalantzan jartzera bideratu nau. Gaur egun,
oraindik ere, etorkizunerako ikuspegiak baino, iraganeko esperientziak
erabiltzen ditugu hiriak proiektatzeko. Noski, hau ez dugu honela saltzen. Hiri
jasangarriak, arkitektura flexiblea eta gaur egungo gizartera moldatzen den
arkitekturaren etiketarekin saltzen dugu benetan iraganetik oinordetutako
sistema berdina.
Baina nahiz eta hitz politekin mozorrotu, hiri
zurrunak eraikitzen jarraitzen dugu, etorkizuneko beharrak aurreikusi direla
azalduz, baina honen ondorioak aztertu gabe. Askotan proposamen esperimentalak
ikusi ditugu, batzutan utopikoak, batzutan irrealak.
Benetan etorkizuna aurreikusten denbora pasatzea,
hobbie bezala interesgarria izan daiteke, baina benetan ezin dezakegu
etorkizuna planeatu. Ez gara ziur egongo etorkizuneko beharretaz, eta
estatistiketan oinarritu arren, estatistikak azken finean ez dira hori baino
ez, estatistikak eta ez dira zertan bete behar.
Hortaz, logikoena, “gure betirako” izango diren
plangintzak baino, aldaketak era errezean onartuko duten proposamenak izango
lirateke egokiak. Zurruntasunetik urrunduz, hiri flexiblearen bila egon beharko
ginateke. Egin ditzagun gaur eguneko hiria, baina utzi ditzagun etorkizunean
gaur egiten ari garena aldatzeko aukera.
Proposamen berri honekin, egiten dugunaren
iraupenaren kontzeptua aldatzera behartuta gaude. Ez ditugu betirako
plangintzak egingo, baina iraupen bat izango dute. Zeren arabera finkatuko
dugu? Agian erabileraren araberako izan beharko litzateke, edo zergaitik ez,
iraupenaren kontzeptua ere, denbora pasa ahala, moldagarria.
Jasangarritasunaren aldetik, lurzorua ahal bezain
beste errespetatzea izango litzateke optimoena. Dena den, lasai!, gaur egungo
hiriak bertan utziko ditugu, baina saiatuko gara hemendik aurrera eraikiko dena
umeentzako LEGOko eraikuntzak balira bezala, hiri zati moldagarriak bilakatzen.
Honela proiektatzea da nire proposamena. Modu honetan, pieza estandar batzuekin
etxebizitzak zein eraikin publikoak egingo dira, baina modulo berdinak, plazak
edo berdeguneak antolatzeko gai izan beharko dira. Modu honetan, unean-une,
beharrizanetara moldatuko den hiri moldagarria lortuko da. Eta galdera:
nolakoak izan behar dute modulo hauek? Agian eredu bat baino gehiago egon behar
da? Azpiegitura bat beharko dute? Norarte izan daiteke moldagarria hiri berri
hau?
Hiri moldakor honen ideia garatzeko, herritarren parte-hartzea kontuan hartuko dela suposatzen da, haiek baitira inguruko beharrak hobekien ezagutzen dutenak. Modu honetan, arkitektoen lana, beste arloetako jendearekin konbinatuz, ikuspuntua zabalagoa izango da eta beraz, huts egiteko aukerak, txikiagoak.
Aintzane Revilla
miércoles, 13 de marzo de 2013
Tokyo; Ideia txikien magia
Harrigarria da Tokyo_ren eredua. Azken hamarkadetan, bere demografia hainbat bider biderkatu den hirian, espazioaren falta da gaur egungo arazorik handiena.
Bertako arkitektoak, espazio falta honetara mordatu dira, proiektu txikiekin, ingurua ulertzeko nahiarekin...
lunes, 4 de marzo de 2013
Question of land
Hiri hazkuntzarako baino, aldaketak jasateko gai izango den hiri proiektua proposatzen da. Gaur egun egiten diren epe luzerako plan itxien aurka, espazioen birziklapena sustatzea dugu helburu. Nahiz eta estatistikak egon etorkizunean zer beharko den jakiteko, ez dira nahikoak, beraz, inguruko beharrak aztertuta, bertako jendearen parte-hartzearekin aurrera eramango den proiektua planteatzen dugu, modu honetan tokian tokiko gaur egungo betebeharrak asetzeko erabilerak planteatuko dira, ez gehiago, ez gutxiago ere. Armonia honekin inguruko jasangarritasuna bermatuko da. Etorkizunean erabilera, espazio hauek aldatzeko gai izan beharko dira.
Nahiz eta Marsellako espazio berde handienean aritu, ezin genezake ziurtatu espazio publiko nagusia denik. Berdegunerako sarrerak oso puntualak, ia akzidentalak direnez, espazioak ez dauka behar izango lukeen harremana inguruarekin. Espazio hau berpizteko ezinbesteko ikusten dugu fluxuen bideen birplanteamendua eta hauen indartzea. Honekin batera komenigarria litzateke diagrametan azaldutako inguruko bi ardatz nagusien haustura konpontzea.
Estrategiari dagokionez, pareta hiriaren zati horizontal bezala erabiltzea proposatzen dugu. Horizontalean egon daitezkeen zirkulazio eta mugimenduak ahalbidetzea dugu helburu. Horretarako, eskailera eta arrapalak erabiliko dira.
...espektakuloa!
Denontzako izango den kalea planteatzeko nahiean, hona hemen gure hasierako aukera sorta:
1.- Royal Mile, Eskozia à Espektakuloa à Zirkoa
2.- Etxebizitzen handipena
3.- Merkatua
4.- Umeentzako parkea
5.- Ibilbideak
6.- Itzala, mahaiak à Etxea kalera
o Janariak
o Aperitive
7,- Lorategi sozialak
8.- Erakusketak, exposaketak
9.- Kontzertuak, emanaldiak
10.- Tendedero sozialak
11.- Baratzak
12.- Liburutegia
13.- Kirola; lasterketak,…
14.- Dantza
15.- Tomatina
16.- Sambodromo, batalla de flores,… auzoko jaiak
17.- Zinema
à
Drive in cinema_Open air cinema
18.- Kasinoa,
jokuak,…
19.- Kale
flotagarriak
20.- Pase
de modelos
…
Gure ideia, 3Dko espektakulo bezala ulertuko den kalea plateatzen dugu. Airetik ibiltzen den jendea, argi itzalezko ilusioak,... Kaleko fatxada aprobetxatuz,... ESPEKTAKULOA
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)