Kanpotik etorritako zein Marsellako artisau gazteak eta Marsellako pertsona edadetuak elkarbiziko dira. Artisau gazteek, etxebizitza, lanerako tokia eta ogibidea ikasteko espazioak (tailerrak, lantegiak, …) beharko dituzte oso prezio baxuan. Nagusiak ordea, haien eguneroko bizitzarako laguntza eta etxebizitza merkea behar izango dute, baina hainbat urte bizi dituztenez, artisautza eta hainbat gaien inguruko “klase” eta “tailerrak” antolatzeko gai izango dira, artisau berrien irakasle bihurtuz eta modu honetan auzoaren izaera berreskuratuz. Trukean, gazteek, pertsona edadetuak lagunduko dituzte eguneroko beharrizanetan. Auzoari dagokionez, artisautzaren inguruko hainbat aktibitate antolatzeko aukera eskainiko da; esposizioak, ume zein nagusientzako tailerrak, hitzaldiak, produktu artesanalen merkatuak,… Le Panier auzoaren esentzia berreskuratuz eta nolabaiteko batasuna emateko esfortzua eginez.
Proiektua ibilbide bat izango da, eta ibilbide hau aprobetxatuz, erakusketarako rekorrido ezinhobea lortuko da (La Roche-Jeanneret etxean bezala). Ibilbide hau maila ezberdinetan zabalduko da, era honetan, ikuspegi eta perspektiba ezberdinek sor dezaketen erlazioak (altuerako erlazioak zein erlazio bisualak), guneen izaera pribatu edo publikoa definitzen laguntzeko erabiliz.
Modu honetan, Le Panier auzoko izaera artisauaren eztanda suposatuko duen gune bat eratzea izango da proeiktuaren helburu nagusia.
Espazioen izaerari dagokionez, 3 multzo handietan banatzen dira. Alde batetik, etxe irlaren errematearen erdialdean, gune haman-komunak eta komunikazio nukleoa kokatuko litzateke. Zona hau transparente bilakatuz, etxe irlaren barneko patioa eta Le Charité_ko plaza elkarlotuko dira, etxe irla itxiaren irudia ezabatuz eta proiektu irekiago bat lortuz. Erdialdeko zona honen bi aldeetara logelak, zerbitzu gelak, hainbat tailer, biltegi eta bizitzeko beharrezkoak diren gelak kokatuko dira. Ezkerreko bolumenean, epe luzerako (1-2 urte) egongo diren espazioak egongo dira, beste bolumenean ordea, epe motzak igaroko dituzten pertsonentzat diseinatutako espazioak kokatuko dira (1-2-4 hilabete).
Eraikinak ematen duen irudi zurrunarekin apurtzeko, plazan egondako zuhaitzak errespetatzen dira. Modu honetan, inguruarekiko errespetua erakusten da eta zuhaitzak proiektuaren parte bezala ulertzen dira, hauek proposatutako zirkulazioaren parte bilakatuz.
"The trees made the story."
Proiektu honekin, Berninik barrokoan egin zuen bezala, material pisutsu bati (harria) ingrabitatearen ezaugarria eman nahi izan zaio aurretik aipatutako kontraesan horrek eraikina bera eskultura bihurtuz.
- “Materia pesante que flota ingrávida”
- Gian Lorenzo Bernini
Bernini, bere eskulturetan harria literalki lebitatzen duen irudia eskaintzen du. Efektu hau, Le Panier auzoko artisauen zentro honetara eramaten saiatu naiz, hormigoizko blokea, magia balitz bezala ingrabido bihurtuz.
Harrizko bloke masibo baten itxura dauka. Hormigoizko eskultura brutalista bat balitz bezala, beirazko lamina batzuk harrizko blokea esporadikoki mozten dute, barneko biztza erakutsiz.
Bere itxura solido eta pisutsuak, eskulturaren izaera ingrabidoarekin kontrastatzen du eta justu kontraesan horrek, proiektuari nolabaiteko armonia eskaintzen dio.
“Hasierako ideia auzo artisau batentzako era eskulturalean tratatutako eraikina planteatzea zen. Honetarako bolumetria sinple eta texturizazio konplexu bat izango duen eraikina planteatzen da, bere barnean programa aberats eta dibertsoa hartuko duena”.
Bizitegi funtzioaren definizioa
![]() |
Epe luzerako logelen aukeren maketak |
Epe luzerako egonaldiei zuzendutako logelak, flexibleak dira guztiz. Piezek, 15m2ko azalera daukate oinean, eta 5m_ko altuerarekin, bertan, bi solairu egiteko aukera eskaintzen zaie.
“It will be created by the users, for the users, according to their individual desires”
Different levels can be created for sleeping, working, relax-ing, hiding,...
Epe laburreko egonaldiei zuzendutako logelak, hotel bat balitz bezala, oinarrizko beharizanak asetzeko bezainbestekoak dauzkate, eta bigarren mailako beharrizanak, erlkarbanatutako espazioetan kokatzen dira. Hau guztia, panel mugikorren bidez zabaldu edo itxi daiteke, alboko lagunarekin harremanaren arabera.
Fatxadaren definizioa
Dudarik gabe, fatxadako harria, proiektuaren alderdi interesgarrienetarikoa da eraikinari emandako irudiagatik, baita honek adierazi nahi duenarekin (eskultura izaera ematen diona materiala bera da).
Materiala baino (harrizko blokeak), material hau tratatzeko era da proiektuaren izaera definituko duena, harrizko xaflak mozteko erabilitako barrenoek emandako textura hain zuzen ere.
Nolabaitean esan daiteke, harrobietatik modu honetan ateratako harri piezak (beste proiektu batzuetarako baztertuta geratuko litzatekeenak barrenoen markengatik) berrerabiliko direla. Dena den, soberakin horiek aprobetxatzea baino, textura markatu bat duen harria lortzea izan da hasierako asmoa.
Bestalde, beira eta harriaren texturizazioak, eraikina geoda bat balitz bezala ulertzera laguntzen gaitu. Kanpotik azalera zakarra badauka ere, geoda moztean, azalera leunez inguratutako barnealde miresgarria aukitzen dugu barnean.


Eraikinera sarrera, tailer nagusia eta ikasgelak