Artxibo grafiko guztiak hurrengo linkean eskura daude:
Gaur egun, Marsella osatzen duen “pastilla” honetan, lau unitate oso desberdin bereizten dira. Alde batetik, Rue de la Corderie kale nagusia. Gero, 20 metro inguruko kota ezberdintasunarekin, goikaldean, hiri eskalako berdegune bat kokatzen da zeinen akzezuak oso puntualak diren, anekdotikoak ia ia. Bi espazio hauen artean, erabilerarik gabeko zulo izaerako espazio residual bat geratzen da. Azkenik, bai zuloa, baita atzeko berdegunea ezkutatuz luzera izugarriko eraikin multifuntzionala kokatzen da.
 |
Helburuen finkapena |
Eraikin hau, pantaila bat balitz bezala, kalearen fatxadaren izaera definitzen du. Gaur egungo fatxada errepikagarri eta opakoak, kaleko irudia monotono bilakatzen du, hemendik paseatzea aspergarri eginez.
 |
Hasierako irudiak |
Proiektu honen bidez, pastilla hau osotasunean irakurtzea bilatuko da, hiri eskalako espazio publiko erakargarri eta erabilgarri bat lortzeko. Zuhaitzen indarra azpimarratuz, espazioak lotuko dira. Arkitektura berdea hirira mugituko da, aldirietan kokatzen den paisaia naturaletik urrun, naturaz inguratutako ekosistema lortuz.
 |
Estrategia |
Eskala handiko proiektua dela kontsideratuz, hau eraiki bitarteko prozesuan erabilgarri izateak, momentuko beharretara moldatzeko aukera eskainiko du. Moldagarritasun honek beste bide batzuk bilatzeko aukera eskaintzen du azken momenturarte.
 |
Etapa plana |
Lehenengo fasean, bilatutako permeabilitatea lortzeko, eraikinen egitura aprobetxatuz, itxitura berriak planteatzen dira. Honez gain, bi eraikinak fusionatuko dira, barne eta kanpo espazioen muga ezabatuz eta modu honetan izaera publikoko eraikina eta espazio publikoa unitate bakarra bezala ulertuz.
 |
Ideograma |
Modu honetan, gaur egun kale osoan ikusgarri den pantaila fatxada monotonoa apurtuko da, eta beiraren transparentziaz baliatuz, kanpo eta barne espazioak fusionatuko dira, espazio publiko bakar baten irakurketa eskainiz.
 |
Kokapen planoa |
 |
Inguruarekin integrazioa |
Oinen definizioa
 |
Behe solairua
+0.00m |
 |
Lehen solairua
+5.00m |
 |
Bigarren solairua
+8.00m |
 |
Hirugarren solairua
+11.00m |
 |
Laugarren solairua
+14.00m |
Anfiteatro izaerako espazio publikoa, goiko berdegunetik hedatzen hasiko da, gaur egun zuloan txertatutako eraikinaren estalkiarekin bat egin arte. Kota honetan,hain zuzen ere, berdegunea eta estalkia bat egingo dute. Beraz, estalki hauek altuerako plaza baliran, espazio publiko gisa funtzionatzen dute. Era berean, eraikinean zabalgune batzuk zabalduko dira hainbat ekitaldirako espazioa aurreikusiz. Kota honetatik (+17.00m), Rue de la Corderie (+0.00m) kotarako komunikazioa, eraikinaren barne komunikazio nukleoarekin bermatuta geratzen da.
 |
Bostgarren solairua
+17.00m |
 |
Sei eta zazpigarren solairuak
+20.00m__+23.00m |
 |
Estalkia
+26.00m |
 |
Hasierako irudia |
 |
Luzetarako ebaketaren definizioa |
 |
Zeharkako ebaketa |
 |
Fatxadaren definizioa |
Proposatzen den eraikina, izaera multifuntzionala mantenduko du. Dena den, gaur egun dituen erabilerak aztertu eta hautapen bat egin da. Eraikinak, liburutegi-hemeroteka, ikastola eta bulego funtzioak kontserbatuko ditu. Beheko solairueta, izaera publikoko liburutegia proposatzen da, eraikinaren transparentziaz baliatuz, lortutako argia aprobetxatuz. Fatxadaren izaera transparentea dela eta, liburuz betetako apalek osatuko dute benetako fatxada berria.
 |
Apalek, eraikinaren fatxada osatuko dute |
Laugarren solairuan ikastola txiki bat proposatzen da eta azkenik, goiko hiri solairuetan (alde estuenena), bulegoak planteatzen dira, eraikinaren zona pribatuena hartuz.
 |
Haurrentzako liburutegia |
 |
Argiaren azterketa eta eraikuntza xehetasuna |
Lehen aipatutako ingrabitatearen bila, 2 estrategia nagusi jarraitu dira. Alde batetik, gaur egungo egitura sarea mantentzeko nahiak, eraikuntza teknika erabat mugatzen zuen. Dena den, egitura hau, hormigoiaren irudi pisutsutik askatzeko nahiaz, atrio baten inguruan antolatutako solairuak planteatzen dira, eraikin osoaren irakurketa bultzatuz. Honez gain, argi sarrerak maximora aprobetxatzeko, estakian luzernarioak planteatzen dira eta bertatik zutabe pasanteak, tirante batzuen bidez eutsita.
Modu honetan, kanpoko berdegune eta zuhaiztiarekin mimetizatzeko asmoa argi geratzen da, zentroko atrioan zutabe baso baten bidez.
 |
Barneko atrioaren irudia |
Bestetik, argiaren presentzia proiektuan, nabaria da. Horretarako, alboko eraikinetik despegatu da (xehetasunena ikusten den moduan), argi izpiak aprobetxatuz. Gainera, erabaki honek, Mies_en Farsworth etxea balitz bezala, eraikina, maketa bat balitz bezala irakurtzera bultzatzen gaitu. Hemendik hartu eta beste edozein tokitan kokatzeko aukera hain zuzen ere.
Proiektu honen definiziorako erabilitako influentziak ugariak izan dira. Hona hemen nagusiak:
 |
Herzog & DeMeuron |
 |
Junya Ishigami |
 |
Mies Van der Rohe |